Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak


LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA, 2017. Jarduera programa

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Jarduera programa
2017ko apirila eta maiatza.



Beste urte batzuetan bezala, Montehermosoko Dokumentazio Zentroak ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospakizunarekin  bat egingo du, erakusketa bat, bookcrossing ekintza bat eta lantegiak eta hitzaldiak antolatu baititu.

Lehenengoa gaur abiatuko da: kulturuneak beste museo zein arte eta kultura zentro batzuetako 56 liburutegirekin bat egin du, kaleak liburuz betetzeko bederatzigarren bookcrossing esperientzian.Liburuak askatzeko kanpainaren bidez, Montehermosoko liburutegiak dituen ale bikoiztuen multzoko aleak banatuko dira Gasteizen eta beste hiri batzuetan. Liburuak jasotzen dituztenek irakurtzea eta ondoren munduko beste leku batean askatzea da asmoa.Askatzen diren liburuek dagozkien etiketak eramango dituzte, eta behar diren jarraibideak erantsiko dira irakurleek kanpainan parte hartzerik izan dezaten. Orobat, www.bookcrossing.com/mybookshelf web-orrian erregistratuta egongo dira, ale bakoitza non askatzen den adierazi ahal izateko. Bestetik, maiatzean lantegiak eta hitzaldiak antolatu dira kulturunean:

Maiatzak 4, 19:00etan
“Gutenbergengandik El Rubiusengana zinearen bitartez". Cristina Arrazolak gidatutako lantegia


Zinemaren bilakabidea literaturaren eta sareko komunikazio-kanal berrien arteko uztarri gisa.
Cristina Arrázola, Publizitatean lizentziatua eta ikus-entzunezko hizkuntzan eta edizio-teknika digitaletan aditua.
12 urtetik gorakoentzat. Hizkuntza: gaztelania.

Maiatzak 11, 19:00etan “Irudi-liburuak familietan” Pello Añorgak gidatutakoa.
Irudiez, objektuez, hitzez, kantez, errimez, jolasez eta inprobisazioaz osatutako liburuak.,  Pello Añorga, ipuin-kontalaria  idazlea.
Adin guztietakoentzat. Hizkuntza: euskara.

Maiatzak 18, 19:00etan
“Elkartzeak” Felipe Zelaieta, Aroa Arrizubieta, Manu Bendala eta Laura Lobatorekin.

Hitza, ilustrazioa eta musika bateratzen dira saio honetan.
 Adin guztietakoentzat. Hizkuntza: gaztelania,euskara, frantsesa.

Maiatzak 25, 19:00etan
Lantegia: “Polito idatziko dugu”“Sinbait Creaciones”-en eskutik

Errotuladore pintzeldunez eginiko kaligrafiaren oinarriak aztertuko dira.
12 urtetik gorakoentzat. Hizkuntza: gaztelania.

Beste aldetik,  Dokumentazio Zentroko artea eta teknologiari  buruzko funtsen erakusketa bibliografikoa izango da, iraialren arte.  Idatzizko erreferentzia horrek Dokumentazio Zentroko funtsak ezagutarazteko eta bertan ematen  diren zerbitzuen berri emateko helburua du.“

Dokumentazio Zentroak kultura garaikideari buruzko 10.000 titulu –liburuak, aldizkariak eta ikus-entzunezkoak– ditu: zinema, argazkigintza, arte garaikidea… Erabilera publikoko 19 ordenagailuz hornituta dago, eta lasai ikasi eta irakurtzeko eremuak. Sarrera eta erabilera doakoak dira, baina ordenagailuez eta mailegu-zerbitzuaz baliatzeko bazkide izan behar da. Ordutegia:astelehenetan, 10:00etatik 14:00etara; asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. 
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK