Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Mediateka


ZERBITZUAK



Aretoan kontsultatzea
Edonor sar daiteke.

Funtsen kontsulta librea eta zuzenekoa da. Hala ere, material bereziak aretoko langileari eskatu behar zaizkio.

Irakurtzeko eta ikasteko hainbat toki daude.

OPAC (katalogoa online kontsultatzeko ordenagailua)

Online katalogoa

Funtsak online kontsultatzeko aukera dago, KOHA kode irekiko liburutegien kudeaketa-sistemari esker.
Erakusketen dokumentaziorako eremua

Gune honetan Montehermoso kulturunean egiten ari diren erakusketa eta kultur jarduerei buruzko dokumentazio hautatua kontsulta dezakezu.

On line eremua

19 ordenagailu daude zure eskura, Interneten nabigatzeko, hainbat programa erabiltzeko, multimedia funtsak kontsultatzeko, inpresio-zerbitzua, eta abar.

Zerbitzu hau erabiltzeko Dokumentazio Zentroko bazkide txartela eguneratua izan behar duzu –funtsak kontsultatzeko izan ezik, horretarako librea baita-, eta berariazko araudia bete.

Proiekzio aretoa

Dokumentazio Zentroko ikus-entzunezkoen funtsa kontsultatzeko eremua.

Proiektatzeko pantaila eta kanal anitzeko soinu digital sistema.

Eskabidea eta erreserba eginez gero, aretoa taldeei uzteko aukera dago (gehienez 20 pertsonako taldeak).


Maileguak

Arte katalogoak, erreferentziazko lanak zein kontserbazio egoeragatik edo berezko ezaugarriengatik mailegatu ezin diren dokumentuak izan ezik, gainerako dokumentazio guztia mailega daiteke. Horretarako bazkide txartela edukitzea beharrezkoa da.

Bazkide bakoitzak Dokumentazio Zentrotik mailegatu ahal izango ditu:
  • 3 liburu, 15 egunetan zehar. Epea birritan berritu daiteke beste 15 egunez.
  • 3 aldizkari (uneko hilabetearen aurrekoak), 15 egunetan zehar. Epea birritan berritu daiteke beste 15 egunez.
  • 3 dokumentu gainontzeko euskarrietan, 7 egunetan zehar. Epea birritan berritu daiteke beste 7 egunez.
Dokumentu bat berritzea posible da dokumentu hori inork erreserbatu ez badu. Bazkide bakoitzak bi erreserba egin ditzake gehienez. Erreserbatutako dokumentua mailegaturik badago, itzultzerakoan, liburutegiko langileak erreserba egin duenarekin harremanetan jarriko dira dokumentua libre dagoela esateko. Erreserbaren entrega-epea bi egunekoa da. Epe hau igarotzerakoan konfirmaziorik jaso ez bada, erreserba automatikoki desaktibatuko da. Bai erreserbak eta bai berritzeak internet bidez, telefonoz (945 161 269) edo Dokumentazio Zentroan bertan egin daitezke.

Zentroen arteko bibliotekarteko mailegua ere posible da. Kontsulta ezazu kasu bakoitza zentroko langileekin.

Argitalpenen trukea

Kultur guneek, museoek, liburutegiek, unibertsitateek, etabar. erabil dezateke zerbitzu hau.

Kontsulta itzazu argitalpenak: Argitalpenen truke-zerrenda

Eskaerak: documentacion@montehermoso.net

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK