Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


'AHAZTUTAKO LEKUKOAK# 2'. Erakusketa

2016ko otsailaren 11tik martxoaren 20ra. Klaustroa

Médicos Sin Fronteras GKEak eta El País Semanal astekariak ekoiztutako «AHAZTUTAKO LEKUKOAK»seriearen bigarren parteak eguneroko sufrimenduaren giza aurpegia, indarkeria enkistatua eta lurreko lau toki suntsituenetan bizi direnek jasaten duten abandonu mediatikoa erakusten dizkigu: Palestinako lurralde okupatuak, Niger,Etiopia eta Kolonbia.


Martín Caparrós, SantiagoRoncagliolo, Laura Restrepo eta Manuel Rivas idazle ospetsuek ahaztutako linbora bidaiatu zuten Juan Carlos Tomasi fotokazetariarekin batera, ia inorkaipatzen ez dituen historia horien protagonistak ezagutzeko.


Izugarrikeriaren ohiko erretratu horiek ahanzturaren eta ez axolaren kontrako alegatu bat dira, munduko txoko abandonatuetan indarkeriaren, gaixotasunaren eta muturreko bazterkeriaren mendebizi diren gizakiekin konprometitzeko apustua.


Laguntzailea: Gasteizko Udala.

Inaugurazioa
2016ko otsailaren 11n, 19:30.

Sarrera doan lekuak bete arte.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK