Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak


GAZTE ARTE Arte gaztearen lantegiak

Gazte Arte edozein ikusizko arteren lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat: pintura, eskultura, instalazioak, performance-a, happening-a, esku hartze artistikoak, kaleko artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak edo komikiak, hau da, bai objektu-arteak bai arte inmateriala. Lehiaketaren gaia librea da eta sorkuntza esparru eraberritzailea bultzatzea du helburu. Proposamena hiru fasetan osatuta dago: lehiaketa, sorkuntza tutoretzapean eta erakusketa.

Proiketu hautatuak:

“Alétheia”  Ariadna Sánchez Hernández
“Aquí, ahora y eternamente” Jon Gil Alonso
“Recordis” Jennifer Custodio Pérez
“Giara”  Julia Fernández-Marcote

Tailerrak: abenduaren 21etik 30era, Ur Biltegian
Saritutako proiektuen sortzaileek parte hartuko dute obra bat sortzea helburu duen banakako prozesu batean. Prozesu horiek Anabel Quincoces-en eta Iñaki Larrimberen tutoretzapean egingo dira. Anabel Quincoces (Artista eta komisarioa) e Iñaki Larrimbe (Artista, komisarioa eta kultura kritikoa).

Erakusketa fasea. Egindako lanekin erakusketa bat egingo da Montehermoso Kulturunean. Erakusketa hori izango da proiektuaren bukaera eta balio izango du prozesu osoari balioa emateko, bai arduradunei, bai laguntzaileei eta, bereziki, parte hartzaileei.


GAZTEKLIK 2013
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK