Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2015eko urriaren 16tik azaroaren 15era. Ur Biltegia
Asteartetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Astelehenetan itxita.

Hamahirugarren urtez jarraian munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketari kentzutetsuena, World Press Photo, Vitoria-Gasteizen izango da ikusgai.

Aurtengo lehiaketaren irabazlea Mads Nissen daniarra izan da, eta berak aurkeztutako argazkia estetikoa da oso; gizatasuna nabarmentzen du eta ia antzezlan kutsua dauka, baina, era berean, gozotasun horrek errealitate gordina uzten du agerian: maitatzeko modu baten jazarpena. San Petersburgoko apartamendu batean ateratako argazkia da, non bigazte homosexual agertzen diren une goxo batean. Errusian daude, eta bertan, harreman sexual "ez tradizionalak" baztertu egiten dira eta jazarri,eta era horretako harremanak dituzten pertsonek bazterkeria legala eta soziala pairatzen dute, eta baita eraso bortitz zuzenak ere.

Immigrazioak eta errefuxiatuek, Ukrainiako gudak eta beste zenbait gatazkak, ebola izurriteak, Txinako kutsadurak eta naturarekin zerikusia duten istorio harrigarriek osatzen dute aurtengo erakusketa. Dronek ateratako aire-argazkiak ere ikusi ahal izango dira. Eta aurten aipamen berezia merezi du "Epe luzerako proiektuak" izeneko sail berriak, hiru urtetan egindako ehunka argazki biltzen dituena.Argazkiok, besteak beste, Julie Baird-en familiaren nondik norakoak kontatzen dizkigute; istiluak, hiesak eta pobreziak bortizki kolpatutako sendiaren historia. Darcy Padillaren proiektu hori izan da saileko lehen saria irabazi duena. Eta hain zuzen ere, horrelako kontakizun gizatiarrak, sozialak, pertsonaze hatzei eta beren egoerari buruzkoak gailentzen ari zaizkie urtez urte  akzio-argazkiei.

1955an Amsterdamen sortu zen World Press Photo munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketa entzutetsu eta garrantzitsuenada. Erakunde independentea da eta kalitatezko prentsa-argazkilaritzaren bitartez mundua ulertzen laguntzea du helburu. Herbehereetako Constantijn Printzearen babespean, prentsa-argazkilaritzarekin zerikusia duten hezkuntza-jarduera nahiz ekitaldi profesional anitz antolatzen ditu urtero eta argazki-erakusketada, zalantzarik gabe, guztien artean nabarmenena.

Erreportari grafiko profesionalentzako lehiaketahonen inguruko kopuruek ikusgarriak izaten jarraitzen dute eta zeinengarrantzitsua den islatzen. Aurtengo lehiaketara —berrogeita hamazortzigarrena—131 herrialdetako 5.700 kazetarik egindako 98.000 argazki aurkeztu dira. Eta 16 nazionalitatetako 44 argazkilarik jaso dituzte sariak. Aipatu beharra dagoaurten argazkilari italiar ugari dagoela aurkeztutakoen artean, eta baita mugahandiak jartzen dituzten eta argazkiak nazioartean gutxitan argitaratu ohidituzten herrialdeetako profesionalen lanak ere: Txina, Turkia, Bangladesh eta Eritreako kazetarienak, besteak beste.

Montehermoson ikusgai izango da 150 bat irudiz osatutako erakusketa.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK