Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


AZTARNAK

AZTARNAK
2015eko uztailaren 3tik irailaren 6ra. 1. Solairua

Artistak: Aranzazu Temprano, Maite Pinto, Nerea de Diego, Karla Tobar, Miriam Isasi, Asensio Martínez

Komisarioa: Haizea Barcenilla

Mendiek are gainean utzitako aztarnak. Aurpegien aztarnak argazki-paperaren gainean. Eskaintzen forma hartzen duten fedearen aztarnak. Bidetik abandonatu dugun teknologiaren aztarnak. Erleek erlauntzean utzitako aztarnak. Erabateko artelanaren aztarnak antzeztokiaren gainean. Aztarnak jarraitzeko gonbitea.

Erakusketa ibiltzen hasten dugu, hondartza bideak Aranzazu Tempranorekin eginaz. Banan bana, mendien siluetek forma hartzen dute bere eskuek arean duten efektuari esker. Marraztuko dituen eskaiola botatzen zaie forma hauei gainetik, honek oroipenez betetako haize eta marea bide bat osatzeko. LTFS 10/10 lanean Aranzazuk prozesuaren ideia aplikatzen dio zeramikari, bere prozedurak sinplifikatu eta berekin eramanez, ingurua eta lanerako material fisikoaren arteko batasun zuzen bat ezartzeko asmoarekin.

Maite Pintoren Revelaɹ familia argazkietan oinarritzen da. Une bateko irudiak hartu eta grabatu bihurtzen ditu esku-teknika baten bidez, argazki kamera bateko botoia sakatzearen ekintza analogikoaren aurkakoa egingo balu bezala. Dena den, erabilitako grabatu sistemak ustekabeari zabaltzen dio atea, orbanekin eta figuratiboa dena diluitzen duten tinta masekin jolastuz. Malenkoliaz betetako zuri beltzezko irudiak deseroso sentiarazten duten irudikapenetan bihurtu, eta irudimenak istorioak proiektatzeko espazioa indartzen da.

Nola azaldu jaiera erlijiosoaren sentimendua bezain besarka ezina, irudikagaitza den zerbait? 1996tik Nerea de Diegok Andre Mariaren aldarearen inguruko objektu eta irudiak bildu ditu. Ofrenda, estanpa, eskaintza eta opariz betetako espazio txiki hauek sentimendu kolektibo eta irrazional baten irudikapena dira. Hala ere, hainbeste dira loturarik gabeko elementuak benetako ekintza artistikoa artxiboa bera erakustea bilakatzen dela. Kolekzioaren eszenaratzea (distira) lanak bilketa obsesiboak sortutako ente osatugabe honen erakusketak dakarren alderdikeria eta bakartasunarekin jolasten du.

lanean informatiko batentzat hondakin materialak direnak lan iturri bilakatzen dira Karla Tobarrentzat. Zaharkitzapen programatuaren ideiak erakarrita, erabilerarik ez duen teknologia berreskuratzen du material estetiko bihurtzeko. Bihurrikeri keinu bat dago bere instalazioetan, eskanerrek funtziorik gabe funtzionatzen baitute, arrasto materialik utzi gabe argitzen dute. Ez dira jabetzen lan asko eginda ere aura, giro eta soinuak besterik ekoizten ez dituztela. Begira gaudenok, ordea, kontzertu makinista eta retrofuturista baten aurrean gaude, duela hogei urte etorkizunaren sinbolo ziren objektuak egun jada iraganaren arrasto besterik ez baitira.

Miriam Isasik ere keinu bat dakar bere Prozesu naturaletan ez dago deliturik lanean, ala, hobe esanda, keinu horrek uzten duen aztarna. Ezti poto formako arrasto gozozale eta gozo bat. Erlauntz bateko erleak sartzen ditu opio-belar soro batean agente sekretu txikiak bailiran. Soro hauek diru publikoarekin mantentzen dira farmazeutika pribatuen onurarako, eta modu honetan, kontrolatua dagoenetik kanpoko lur sailak polinizatzea lortzen du. Kapitalismoa, legea eta etikaren arteko espazioak aztertzen dituen ekintza politikoaz gain, proiektuak edertasun handiko hainbat lorratz artistiko uzten dizkigu.

Asensio Martinezen lanak ezartzen du erakusketaren amaiera apoteosikoa, Wagnerren laguntza xumearekin batera: bere operetatik ateratzen du artistak inspirazio materiala. Grane, ene zaldia, zu agurtzen zaitut! lanak eszenografiaren ideiatik abiatzen da, hau eraikuntza eta publikoarekin erlaziorako estrategia gisa hartuz. Grane, Brunildaren zaldia, aitzakitzat hartzen da eskultura eta eszenografia elementuekin lan egiteko, material ezberdin, ustezko benetako espazio eta argi jokoen bitartez. “Erabateko artelana” ren ideiak laborategi bat aurkitzen du artista honen lanean.

Haizea Barcenilla
Inaugurazioa: 2015eko uztailaren 3an, 20:00.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK