Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


GURE JAIAK. Vitoria-Gasteizko Pilar Aróstegui Udal Artxiboa

2015eko ekainaren 9tik irailaren 20ra. 2. solairuaren klaustroan
Gure jaiak, berta-bertakoak –San Prudentzio, Santiago, Andre Maria Zuria eta Olarizu– tradizioak gogoratu eta berritzeko hitzorduak dira eta, aintzat hartzeko moduko jai guztietan bezala, elkarrekin egoteko. 

Denek dituzte beren historia, bilakaera eta huts egin ezineko hitzorduak. Horiek oroitzeko, Udal Artxiboko argazki batzuk hautatu ditugu, eta José Mari Sedano kazetari zendu berriak Gasteizko tradizioez idatzi zituen artikulu ugarietatik ateratako testu batzuekin uztartu. 

Haren esaldiek helarazten dituzten informazioak eta emozioak Santiago Arina, ARQUÉ, Fernando Ascacíbar, José Luis Barroso, Enrique Guinea eta Ceferino Yanguasen argazkien mezuak osatzen eta aberasten dituzte. 

Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko "Pilar Aróstegui" Udal Artxiboa.

Laguntzailea
: Montehermoso Kulturunea.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK