Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak



2015eko ekainaren 18tik irailaren 6ra. Ur Biltegia

"Argazkigintza garaikidea Telefónica bilduman" erakusketak azken hamarkadetan artistek argazkigintzaren arloan jorratutako bideberriak erakutsiko dizkigu, Montehermoso kulturunean, hainbat lan hautaturen bitartez. 70eko hamarkadatik XXI. mendearen hasierara bitartera egindako lanek argazkigintzaren ildo berriak azalduko dizkigute, bai dokumentalaren adierazpen estetikoenak, Andreas Gursky, Thomas Struth edo Candida Höferen lanek esaterako, bai esperimentazio eta sormen handiagoko jokamoldeak, Vik Muniz, Marina Abramovic o Cindy Shermanen lanek, besteak beste.

Erakusketako argazkiek hainbat gaitatik abiatuta jorratzen dute irudigaraikidearen eraikuntza formala: Arkitektura eta paisaia, Bechertarren eta Düsselforfeko eskolaren ondare garrantzitsuarekin, gizakirik ez,  eszenaleku aseptikoak eta espazioaren estetika kontzeptuala; simulazioak, hau da, irudien manipulazioa, ikusten denaren pertzepzioa zalantzan jartzen duen fikziozko simulazioa; gorputza eta nortasuna, ikus-sortzaile garaikideek kontzeptuak berrikusi egiten dituzte, zalantzan jartzen dituzte arketipoak, erretratuaren generoa subjektiboki aztertzen dute, hainbat kanon zalantzan jartzen dute (emetasuna esaterako) etanorberaren errepresentazioa indartzen dute.

Azken batean, erakusketak argazkigintzak adierazpen artistiko gisa mereziduen estatusa lortzeko egin duen bidea erakusten digu, eta lehentasuneko lekua betetzen du gaur egungo bilduma, museo eta arte zentroetan.


Antolatzaileak
Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteizko Udala
Telefónica Fundazioa
ARGAZKI GARAIKIDEA TELEFONICA BILDUMAN
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK