Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Deialdiak


MONTEHERMOSO KULTURUNEA - EHUKO ARTE EDERREN FAKULTATEA, 2015. Ikasleentzako deialdia

Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak egiten dute deialdi hau. Deialdi honen xedea da sorkuntza artistikoko, gutxienez, lau proiektu eta, gehienez, sei hautatzea, fase aurreratuan edo amaituak daudenak, hain zuzen, 2015eko uztailaren 3tik irailaren 6ra bitartean Montehermoso Kulturunean aurkeztu ahal izateko.

EHUko Arte Ederren Fakultatearen ikaslea izatea ezinbestekoa da.

Montehermoso Kulturuneak 3.600 euroz hornituko du deialdia hautatzen diren proiektuen egileen artean banatzeko. Ematen den zenbatekoaren barruan honako kontzeptuak sartuko dira:
  • Obraren ekoizpenak sortutako gastuak.
  • Proiektuaren egilearen bidaiek zein egonaldiek eragindako gastuak, halakorik badago.
  • Obra ekoiztearen ondoriozko ordainsariak eta egile eskubideei dagozkienak.
Zenbateko horiei erakusketa muntatu eta zabaltzeko beharrezko diren giza baliabide eta ekonomikoak gehitu beharko zaizkie.

Eskaerak emateko epea 2015eko maiatzaren 15ean amaituko da (15a barne).

Informazio gehiago: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK