Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


NON STOP

NON STOP
2013ko uztailaren 12tik urriaren 6ra. 1. Solairua

Artistak: Celia Eslava, Elena Fernández Rico, Pau Figueres, Lara Montoya, Cristian Villavicencio, Colectivo Into your mind y Cássio Markowski.

Komisarioa:
Itxaso Mendiluze


'Sentimendu berri batek hartu du gizakiaren arimaren lekua: indibidualtasunak.
'
Alexis de Tocqueville

Demokraziaren iristeak, zentzu politiko batetan indibidualtasunaren aroa ekarri zuen berekin; hau da, hiritarraren kategorizazioa. Lehenengo demokraziak helburu zituen estatus politikoaren berrikuntza honek, lehen aldiz banakako pertsona benetazko izaki autonomo lez kontsideratzea posible egin zuen. Hala ere, norbanakoaren edukitzearen  askatasunaren printzipio indibidualista baieztatzen den unetik, ideologia modernoak urkoarekin erlazionatutako nagusitasuna preskribatu zuen, norbera ahazteko behar mugagabearekin. Indibidualtasun posesiboak, gauzekiko erlazioa nagusitzen du gizakiekiko erlazioaren gainetik . Indibidualtasun honek, subjektuak gauzekiko duen erlazioari lehentasuna ematen dio, hurkoarekiko erlazioaren gainetik (Lipovetsky, G. Le creépuscule du devoir). Ekonomia, edukitzea, materiala, merkaturako sarbide librea, kontsumitzeko subjektuaren posibilitatea, indibidualtasunaren aliatu perfektu bilakatzen dira.

Sartu gara posibilitate amaigabeko NON STOP batetan. Indibidualistak gara eta informazio-mota guztiak ditugu gure esku, hare eta gehiago, informazio-mota guztietara iristea da gure beharra. Ehunka telebista-kanal ikusi ahal izatea ezezik, ikusteko beharra daukagu. Etengabe musika entzun beharrean gaude, gugandik klik-distantzia batetara baino ez baitago. Arropa erosi dezakegu munduko ezein lekutan, eta erosketa-poltsa dakarkigute etxera hartatik irten behar izan gabe. Posibilitate hori dugu, eta beraz etengabeko indibidualtasunaren beharrak jaten gaitu. Gogora dezagun Bauman-ek honi bizitza likido izena ematen ziola (1)

Egoera sozial hau artista berriaren egoera zehatzera eramanez gero, bere aurretiazko ikasketak amaitu eta posibilitate eta aukera zabaltasunagatik, hemen eta han aldi berean egon ahal izateko aukeragatik larritua dagoen pertsona batekin egiten dugu topo. Hala eta guztiz ere, hain dira anitzak bizigarriak, ezen jada ez ditu ikusten, eta sarean ikusitako azken bideoak txunditzen du. Gizarte barruan nork bere burua bilatzeko espaziorik ez dago. Guztiak gara guztia edo ezer ez, eta Nia desagertuz doa. Une honetan, artista berriaren indibidualtasuna ulertzen dut, berau parekatuz gero ezberdintasunerantzako prozesu batekin, edo norberarena baino ez den hizkuntza baten bilaketarekin. Indibidualak izan behar badugu, abia gaitezen ezberdintasunean oinarritzen den premisatik. Beharbada hau aukera ona da hartarako.

Artista berrien aurrean gaude. Beren ibilbidea, indibidual izateko etengabeko behar horretan hasten da. Behin eta berriz antzeztu beharrean topatzen dira, kritikaririk gogorrenek analizatuko duten eta egunero errepikatuko den funtzio baten partaide balira bezala. Horrela bada, horrela ikus dezagun, eta saia gaitezen esleitu diguten gidoia egun bakoitza pasa ahala apur bat aldatu dadin; keinu bat, hitz bat, pieza berri bat. Pertsonaiek, funtzio barruan egonda ere, lor dezatela beren nortasun edo hizkuntza bereizia. Eta hori posible bada, ikusi dezagun erakusketa hau funtzio baten gisan, non artista edo pertsonaia bakoitza indibidualtasun prozesu bati atsikitzen zaion, prozesu hau ulertuaz ezberdintasunerantzako eta berezko hizkuntza bilatzeko prozesu bezala.

Zazpi artista beren gidoiekin. Gidoi orokorra gidoi indibidualaren alde ordezkatzen den eskenaratzea. Inguratzen duenaz kontziente den indibiduala ordea.  Bai artea baita gizartea ere liluratzeko NON STOP bat. Horixe da erakusketa honetan ikusi behar duguna, ez gai konkretu batekin lan egiten duen talde bat, baizik eta “gremio berri” hori errepresentatzeko aukeratua izan den talde bat. Aukera bat da artista berriak mugimendu baten arduradun direla ikusteko, eskenaratze bat non gidoia etengabe ari den aldatzen.

(1) 'La vida líquida es una vida devoradora. Asigna al mundo y a todos sus fragmentos animados e inanimados el papel de objetos de consumo: es decir, de objetos que pierden su utilidad (y por consiguiente su lustre, su  atracción, su poder seductivo y su valor) en el transcurso mismo del acto de ser usados'. (Bauman, Z. Vida líquida).

Itxaso Mendiluze


Montehermoso - Arte Ederren Fakultateko ikasleentzako 2013ko deialdian aukeratutako proiektuak


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK